facebook instagram youtube
  • Alkoholik gabeko garagardo berria

    Zuetako batzuk eskatuta Hernanin Basqueland garagardotegian egindako alkoholik gabeko garagardoa gehitu dugu gure eskaintzara, probatu dutenei ikaragarri gustatu zaie! Askorentzat merkatuko alkoholik gabeko garagardorik onena omen da.

    Hazy IPA bat da, filtratu eta pasteurizatu gabea, osagai naturalekin egina, malta, legamia eta bere sorkuntzan erabilitako lupuluen zapore guztiak mantenduz.

    Garagardo honek mango lurrinak, hezur helduko fruituak eta ukitu zitrikoak dituenez, behin ahoratuta freskagarria eta zaporetsua da.