facebook instagram youtube
  • Fruta eskaintzan aldaketa

    Fruta eskaintza ere piskanaka berritzen ari gara azken asteetan,izan ere, hasi gara Valentzian Carmenek mimoz ekoitzitako zitriko ekologikoak jasotzen. Momentuz mandarinak eta limak bidali dizkigu eta nola gustatzen zaigun udazken hasierako frutek duten ikutu mikatza. Laranjak dastatzeko oraindik zertxobait gehiago itxaron beharko dugu.

    Bestetik, piku freskoak, arabisagarrak eta mahatsa ere salgai ditugu, baduzue non aukeratua!! Naturak urte sasoi bakoitzean gure gorputzak behar dituen elikagaiak ematen dizkigu, baliatu aukera eta garaian garaikoa ahoratu!!