Juantene Baserria Gaintxurizketan kokatuta dago, Jaizkibel mendiaren magalean, haien lanarekin eta bizilagunen laguntzarekin Jaizkibelen xarmari eusten saiatzen dira, natura zainduz. Bertako hiru anai-arrebak baserriaren erreleboa hartu dute. Laboren eskuratu dezakezuen Ageri sagardoa egiteaz gain, abeltzaintza da haien jarduera nagusia. Uztailean izan genuen haien haragi-lotea estreinekoz eskuratzeko aukera eta erantzun ona izan zuen deialdiak. Bada, pozik iragartzen dizuegu datorren astean beste aukera bat izango dugula. Gogoratu Dendan ez dugula haien haragia saltzen, kanpainen bidez eskuratu dezakezue soilik.
Angus eta Charolesa arrazako behiak hazten dituzte etxean jaiotakoak zein inguruko baserritarrei erositakoak. Haientzako abereen bizi baldintzak eta zikloa errespetatzea ezinbestekoa da. Txekorren elikadura %80an baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dute, pestizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako inguruneetan haziz. Horrez gain, gainerako %20a berriz, Frantziako arto eta sojan oinarritutako pentsuarekin osatzen dute.
Horri esker eskuratzen duten haragia osasuntsua eta zapore bikainekoa da.
Txahal haragia 5 kiloko loteetan eskaintzen dute. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600gr ingurukoa. Norberak izozkailuan sartzeko prestatuta dago, eta ondoren beharren arabera aldiko pakete txiki bat erabiltzeko.
Honako hauek osatzen dute lotea:
Xerra bereziak | Sahieskia |
1.mailako xerrak | Haragi txikitua |
2.mailako xerrak | Gisatzeko haragia |
Txuleta | Txankarra |
Oraingo honetan, lote osoa eskatu nahi ez duzuenontzat haien haragi aparta dastatzeko aukera izan dezazuen txuleta unitateak eta pikadilloa 1kg-ko pakete sueltotan eskuratzeko aukera ere izango duzue, guztia loteen kiloko prezioan, baliatzeko moduko aukera duzue esku-eskura!
5kg-ko txekor-haragi lotea: 85€
Txuleta unitatea: 17€/kg
1kg-ko pikadillo paketea: 17€
ESKAERAK egiteko azken eguna: URRIAK 1, asteartea.
JASOTZEKO: URRIAREN 2an, asteazkena, arratsaldetik aurrera.
Garrantzitsua iruditzen zaigu abeltzaintzatik bizi nahi duten gazteak babestea eta horregatik haien haragia merkaturatzeko gure laguntza eskaini nahi izan diegu, eskaera sortuz, hori baita laguntzeko modurik eraginkorrena.
Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu aldez aurretik. Julenek kontatu digunez, haragia jatetxeetara ere bideratzen dute zirkuitu propioarekin beraz, Laboreko bazkideontzat 15 lote eskaini dizkigute oraingo honetan.
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.
Baliatu aukera paregabe hau eta egin zuen eskaerak!!