facebook instagram youtube
  • Bertako tomateen sasoia

    Bertako baratzeetatik jasotako tomate ekologikoen eskaintza zabala dugu, a zer nolako zapore eta usaina duten!!! Barietate ugariren artean aukeratu ahal izango duzue: entsaladakoa, saltsa egiteko, Loidi, arroxa,… Laboreren ibilbidean kontsumo kultura berri bat sortzeko asmoz garaian garaikoaren aldeko hautua egiterakoan zailtasun handienetako bat neguan tomatea ez kontsumitzeko ohitura zuei transmititzea izan da. Horregatik, aparteko poza sentitzen dugu udararo, bertako baratzak tomatez mukuru bete eta beraz, gure dendako saskiek ere kolore gorria hartzen dutenean. Aprobetxatu garaian garaikoa, ez baitu parekorik!!