facebook instagram youtube
  • Behi-haragi loteen eskaintza

    Estreinekoz inguruko abeltzainen behi-haragi lotea eskaintzen dizuegu. Dendan egunerokoan eskuratu dezakezuenaz gain, tarteka haragi lotea eskainiko digute bertako baserritarrek. Haragi freskoa ekarriko digute, hutsean ontziratua etxe bakoitzeko ohituren arabera norberak erabaki ahal izango du ondoren etxean zer eta nola izoztu. Lotea erosita ekonomikoagoa ateratzen da. 

    Bi baserritako behi-haragia eskaintzen dizuegu: batetik, Lezoko Juantene Baserriko txekorrena eta, bestetik, Irungo Oihanalde Baserriko zaharraren haragi ekologikoa. Bi haragi mota hauek soilik lotean merkaturatzen dituzte, ez dugu Dendan salgai izaten.

    Jarraian dituzue bien xehetasunak.

    Juantene Baserriko txekor-haragi lotea

    Juantene Baserria Gaintxurizketan kokatuta dago, Jaizkibel mendiaren magalean, haien lanarekin eta bizilagunen laguntzarekin Jaizkibelen xarmari eusten saiatzen dira, natura zainduz. Bertako hiru anai-arrebak baserriaren erreleboa hartu dute. Laboren eskuratu dezakezuen Ageri sagardoa egiteaz gain, abeltzaintza da haien jarduera nagusia.

    Angus eta Charolesa arrazako behiak hazten dituzte etxean jaiotakoak zein inguruko baserritarrei erositakoak. Haientzako abereen bizi baldintzak eta zikloa errespetatzea ezinbestekoa da. Txekorren elikadura %80an baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dute, pestizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako inguruneetan haziz. Horrez gain, gainerako %20a berriz, Frantziako arto eta sojan oinarritutako pentsuarekin osatzen dute.

    Horri esker eskuratzen duten haragia osasuntsua eta zapore bikainekoa da.

    Txahal haragia 5 kiloko loteetan eskaintzen dute. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600gr ingurukoa. Norberak izozkailuan sartzeko prestatuta dago, eta ondoren beharren arabera aldiko pakete txiki bat erabiltzeko.

    Honako hauek osatzen dute lotea: 

    Xerra bereziakSahieskia
    1.mailako xerrakHaragi txikitua
    2.mailako xerrakGisatzeko haragia
    Txuleta.Txankarra

    5kg-ko txekor-haragi lotea: 85€

    ESKAERAK egiteko azken eguna:       UZTAILAK 14, igandea.

    JASOTZEKOUZTAILAREN 17an, asteazkena, atsaldetik aurrera.

    Garrantzitsua iruditzen zaigu abeltzaintzatik bizi nahi duten gazteak babestea eta horregatik haien haragia merkaturatzeko gure laguntza eskaini nahi izan diegu, eskaera sortuz, hori baita laguntzeko modurik eraginkorrena.

    Oihanaldeko behi zaharraren haragi ekologiko lotea

    40 urte baino gehiago daramate behiak hazten Oihanalde Baserrian. Gaur egun Arantxa eta Felix dira proiektuaren buru baina pixkanaka erreleboa ere lantzen hasteko urratsak ematen hasiak dira. Laboren ondotxo ezagutzen dugu Oihanaldeko haragi ekologikoaren kalitate bikaina. Angus arrazako behiak hazten dituzte eta normalean Laborera ekartzen digutena txeko-haragia izaten da, gaztearena. Horregatik eskaini nahi izan dizuegu oraingo honetan zaharrarena. 2-3 hilabetean behin eskaintzeko moduan izaten dira beraz, honakoa lehenengo proba izango da. Ikusten badugu zuen artean arrakasta duela, maiztasunarekin eskaintzen ahaleginduko gara. 

    Oihanalde Baserriko behien elikadura honakoek osatzen dute: larreetako belarra, belar lehorra, belar entsilatuta, sagar patxa, forrajea (xirta+olua) eta azkeneko hilabetetan aurreko elikadurari pentsu pixkat gehitzen zaio zereal ekologikoa oinarri duena.

    Behi zaharraren haragia 5kg edo 10kg-ko loteetan eskuratu ahal izango dugu. 5kg-ko loteetan honako haragi mota bakoitzetik pakete bakarra jasoko dugu eta 10kg-ko lotea hartuz gero berriz, bakoitzetik 2 pakete:

    Xerra extrakSahieskia (xerratuta+zati osoa)
    1.mailako xerrakHaragi xehetua
    2.mailako xerrakGisatzeko haragia
    TxuletaTxankarra (salda egiteko)

    Zaharraren 5kg-ko lotea: 90€

    Zaharraren 10kg-ko lotea: 170€

    ESKAERAK egiteko azken eguna:       UZTAILAK 7, igandea.

    JASOTZEKO: UZTAILAREN 10ean, asteazkena, 18:00etatik aurrera.

    Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu  aldez aurretik.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!