facebook instagram youtube
  • Marrubi eta txokolate izozkia

    Laboren eskuragai

    • Marrubia
    • Platanoa
    • Txokolatea
    • Almendrak

    OSAGAIAK

    • 200g marrubi izoztu
    • Platano bat
    • 120g txokolate
    • Koilarakada bat koko olio
    • 3 koilarakada almendra xehetu

      PRESTAKETA

      Etxeko izozki almendratua egiteko, marrubi izoztuak platanoarekin txikituko ditugu. Minutu batzuk utz ditzakegu giro-tenperaturan, irabiagailuak nahasi dezan. Prest dagoenean, moldeetan jarri eta ondoren makiltxoak sartu. Izozkailuan ordu eta erdiz utziko dugu (gutxienez).

      Izozkiak prest daudenean, txokolatea koko-olioarekin batera urtuko dugu (maria erara edo mikrohuin-labean). Oso ondo mugitu, urtu gabeko txokolate zatiak gera ez daitezen, eta gero gehitu almendra xehatuak. Nahasketa pote edo edalontzi estu batean jarri, izozkia “hondoratu” eta erabat txokolatez estaltzeko.

      Izozkiak moldeetatik atera, txokolatean sartu eta ondo xukatu. Laberako paperaren gainean jarri, itsas ez daitezen. Ikusiko duzue txokolatea berehala gogortzen dela izozki hotza ukitzean eta ez dela paperari itsasiko. Orain jan ditzakegu, baina hobe da izozkailuan 10 minutu gehiagoz sartzea, kurruskariak eta barrutik krematsuagoak gera daitezen.

      IRUZKIN DIETETIKOA

      Errezeta honetan etxean egindako izozki almendratu bat duzue, beganoa, glutenik gabea, laktosarik gabea eta azukre erantsitik gabea. Oso erraz egiten dira eta etxean erraz aurkitu dezakezuen osagaiekin egina da.