facebook instagram youtube
  • Hur-bonboi beganoak txokolatearekin

    Laboren eskuragai

    • Hurra
    • Hur krema
    • Datilak
    • Kakaoa
    • Txokolatea
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • 250g hur
    • 6 datil
    • Koilarakada bat kakao
    • Koilarakada bat fruitu lehor krema (hurra, anakardoa, kakahuetea, almendra…)
    • 40g txokolate (bonboiak estaltzeko)
    • Gatz apur bat

    PRESTAKETA

    Oso erraza da bonboi begano hauek prestatzea. Nahikoa da osagai guztiak (datilari hezurrak kenduta) irabiagailuan nahastea eta ondo xehatzea masa uniforme samarra izan arte, baina oso handiak ez diren hur zatitxoak hauteman arte.

    Orea prestatu ondoren, bola txikitan bereizi eta hozkailuan sartuko dugu, gutxienez ordubetez, gogortu daitezen. Denbora igaro ondoren, txokolatea urtu eta bolatxoak estaliko ditugu. Labe-papera duen erretilu batean jarriko ditugu, ez itsasteko eta hozkailuan sartuko ditugu beste ordu batez.

    Prozesua aurreratu nahi baduzue edo gogorrago geratzea nahi baduzue, izozkailuan sar ditzakezue.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Postre erraza, azkarra eta gozoa da, gainera glutenik gabea, azukre erantsirik gabea eta beganoa. Errezeta gozoa eta erraza da edozein momentutan prestatzeko. Momentu edo pertsona espezial bateri oparitzeko aproposa.