facebook instagram youtube
  • Azenario erreak

    Laboren eskuragai

    • Azenarioa
    • Oliba olio birjina extra
    • Haziak
    • Gatza
    • Espezieak
    • Gazta
    • Jogurt

    OSAGAIAK

    • Azenarioak
    • Oliba-olioa
    • Ekilore, sesamo eta kuia haziak
    • Gatza
    • Espeziak
    • Gazta edo etxean egindako jogurt saltsa (aukeran)

            PRESTAKETA

            Azenarioak garbitu, azala kendu eta moztu egingo ditugu. Labe erretilu batean jarriko ditugu oliba-olio, curry, gatza eta beste gustoko belar aromatiko batzuekin. 200ºC-tan sukaldatuko ditgu. 

            Haziak zartagian sukaldatuko ditugu oliba-olio piska batekin. Ondoren azenarioei gehituko dizkiogu. Errezeta honi gazta pixka bat edo jogurt saltsa oso ondo doakio.

            IRUZKIN DIETETIKOA

            Errezeta hau gozoa eta oso erraza da, gazta edo jogurt saltsarekin oso ondo gelditzen da. Agian ez zaude oso ohituta azenarioak labean erretzera, ohikoagoa baita patatak erretzera. Azenario hauek oso ondo geratzen dira haragi eta arrainezko plateretan, baita zerealekin ere.