Laboren eskuragai
- Letxuga
- Txikoria
- Tipula gorria
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
- Piper beltza
- Ahabiak
- Gazta
- Ozpina
- Mostaza
- Pipermina
- Batata
- Eztia
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Labea 200ºC-tara berotu. Labe-erretilu batean batata moztua eta tipula, oliba-olioarekin nahasi eta ondoren gatza eta piperbeltzarekin gatzatu. Uniformeki banatu, geruza bakar batean eta 20 minutuz sukaldatu, batata samurra egon arte. 10 minutuz epeltzen utzi.
Bitartean saltsa prestatuko dugu. Pote batean ozpina, ziapea, eztia, oliba-olioa, espeziak eta gatza nahastu. Batatak eta tipula, ahabiekin, burrata gaztarekin, uraza eta txikoriarekin nahasi. Plater batean aurkeztuko dugu saltsarekin batera.
IRUZKIN DIETETIKOA
Entsaladak ondo etortzen dira urteko edozein garaitan. Erraz prestatzen dira eta era desberdinetara egin daitezke. Errezeta honetan barazkiei esker, zuntzez eta mikronutrientez (bitaminak eta mineralak) aberatsa den platera lortzen dugu. Entsalada honek batata duenez, asetasuna eta energia emanen digu gure egunak aurrera jarraitzeko.
Etxeko ozpin-olioa ezin hobea da erositakoak ordezkatzeko eta gure platerei zaporea emateko