Gogoratzen zarete irailaren amaieran Baztango Kisua Baserriko Luisak laguntza eskatu zigula? Sagar-zuku ekologikoa ontziratzean urte eta erdiko iraungitze epea jarri beharrean, nahastuta soilik urtebetekoa ezarri zien oraindik biltegiratuta zituen 500 litro baino gehiagori eta irailaren 30a zuten zehaztua. Elkartasun deialdiari erantzunez, egin zenituzten eskaerei esker Luisari galera saihestu genion. Guztira 100 kaxa banatu genituen zuen artean. Harro sentiarazi gintuzuen!! Poztekoa da benetan nolako komunitatea eraikitzen ari garen ikustea. Zorionak eta eskerrik asko!! Ez galdu Luisaren eskertza mezua.