facebook instagram youtube
  • Ketchup saltsa natural eta ekologikoa

    Gamiz-Fikako Olatxu Baserrian Haizeak garaiko tomateekin eginiko KETCHUP SALTSA ere eskuragai duzue. Osagai natural eta ekologikoekin elaboratutakoa. Udan ohi baino gehiago jaten ditugunez hanburgesa, saltxitxa eta ogitartekoak, baduzue ikutu berezia emateko aukera baina beti ere produktu industrial eta ultraprozesatuak saihestuz. Uda garaian ohi baino otordu gehiago egiten ditugunez kanpoan, barazkien kontsumoa jaitsi egiten da baina nekazariek garai honetan dutenez udako barazkien ekoizpen oparoena, barazkiekin produktu transformatuak egitea aukera ona da barazkiak ez hondatzeko eta kontsumitzaileoi ere udako barazkien kontsumoa zertxobait luzatzeko parada ematen digu.

    .