Laboren eskuragai
- Bertako adzukia
- Baratxuria
- Oliba olio birjina extra
- Limoia
- Sesamoa
- Gatza
- Kominoa
- Perrexila
- Tahina
OSAGAIAK
• 300g adzuki babarruna
• Baratxuri ale bat
• Kominu koilaratxo bat
• Tahin koilaratxo bat
• 50ml oliba-olio birjina
• Limoi-zorrotada bat
• Perrexil freskoa
• Sesamo haziak
• Gatza
PRESTAKETA
Lehenik, babarrunak uretan jarri ontzi batean hidratatu daitezen.
Hurrengo egunean, xukatu ondo eta egosi.
Egosi ondoren, xukatu eta baratxuria zatituarekin ontzi batean jarri irabiagailuarekin txikitzeko.
Ondoren, limo-zorrotada bat, tahini, kominoa, olioa eta gatza bota, eta dena berriz txikitu.
Probatu ea gatza, limoia edo tahini gehitu behar zaion. Perrexil freskoa txikitu eta gainetik hautseztatu, sesamo-hazi batzuekin eta oliba-olio birjina pixka batekin batera.
IRUZKIN DIETETIKOA
Adzuki babarrunak proteina, mineral eta zuntz ugari ditu. Erraz digeritzen dira eta mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, adin guztietarako ezin hobeak.
Adzukiren hummusa aukera ezin hobea da lekaleak beste modu batera jateko. Azenario-makilatxoekin, ogiarekin… jan dezakezu, baita ogitartekoetan eta ogi txigortuetan igurtziz.