Bazkideon artean bazaudete hainbat printzipioengatik, jarraitzen duzuen dietagatik edo besterik gabe, gustuko duzuelako, gazta beganoak kontsumitzen dituzuenak. Aste honetatik aurrera, zapore orijinaleko gazta begano xehetu ekologikoa ere eskainiko dizuegu. Orain arte salgai genuen Mozzarela zaporekoa ordezkatuko du, hura ez baita ekologikoa eta bitartekari bidez eta kanpotik ekarria denez, ez baitzituen gure apaletan egoteko irizpideak betetzen. Zapore desberdinetakoen lagin bat ere jaso dugu hornitzailearen eskutik beraz, aztertuko ditugu eta emaitzaren arabera gure produktu-zorrora gehituko ditugu.