Duela hilabete pasa ireki genuen 2023ko Amalur saridunaren inguruan proposamenak egiteko epea. Gogoratu Amalur sarien bidez elikadura-burujabetzaren alde lan egin duten emakumeak saritu nahi direla. Amalur hitzak berak dioen bezala, ama, emea, emakumea eta lurra dira sari honen bidez omendu nahi direnak. Sarituek beraz, bi baldintza hauek bete behar dituzte:
- Elikadura-burujabetzaren alde ekarpena egin izana: baserritarra, sukaldaria, ikerlaria, idazlea,…
- Emakumea izatea
Dendan horretarako atondutako kutxan sartu behar zenuten zuen proposamena. Azken egun hauetan (urtarrilaren 22, igandea, da azken eguna), aldiz, ohiko bideaz gain, online ere egin ahal izango duzue lotura honen bidez: Amalur sariduna proposatu. Gogoratu etzi amaitzen dela zuen proposamena egiteko epea.