Dagoeneko Urmendiren hornidura bertako ekoizle txikien elikagaiekin hornitzen hasi gara. Guztia antolatu eta koordinatzeak lanak ematen dizkigu baina ari diogu neurria hartzen. Esan digutenez, haurren zein haur-eskolako langileen artean oso harrera ona izan dute bereziki Oreretan kokatutako Bordaxar baserriko jogurtek. Horrelako iruzkinak akuilu dira Aitorrentzat magisteritzako lana baztertu eta baserrian aitari erreleboa hartzeko hartuta erabakiarekin aurrera egiteko. Gu ere pozik eta harro gaude, etxeko txikienen otorduak prestatzeko elikagai osasuntsuak jartzen ditugulako haur-eskolako langileen eskura eta bide batez, gure ekoizleei eskaria handitu diegulako, gaur egungo merkatu ziurgabean horrenbeste eskertzen dutena. Kualitatiboki Urmendi hornitzen hastea egungo kontsumo eredua iraultzeko garrantzitsua da eta elikadura burujabetzarantz urratsak egitea ahalbidetzen digu. Kuantitatiboki, aldiz, eskaerak areagotuta ekoizpena handitzea eragin nahi dugu, lana sortuz eskualdean eta gazte gehiago erakarriz lehen sektorera. Udane ari da horniduraren koordinazioaz arduratzen eta banaketarako Kontxiren laguntza izaten du.
Azterketa teknikoa Laborek egin duen arren, eskertu nahiko genuke Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Oiartzungo Udala lanketa posible egiteko emaniko babesagatik eta, nola ez, eskertu Urmendiko lan-talde osoa aldaketaren alde erakutsitako ausardiagatik eta elkarlanerako agertutako prestutasunagatik,
Honako loturan entzun dezakezue, Urmendi Haur-Eskolako zuzendari, Iraia Etxebestek Oiartzun Irratian emaniko elkarrizketa.
Bagoaz pixkanaka baina urrats sendoekin aurrera!!