facebook instagram youtube
  • Eguberrietan ere irizpideekin kontsumitu

    Urtero bezala, aurten ere Eguberrietan irizpideekin kontsumitu eta bestelako opariak eskura ditzazuen, Oparien Txokoa antolatu dugu. Aurten herriko sortzaile eta artisauei eman diegu lehentasuna, beste plaza bat gehiago eskainiz haien sorkuntzei irteera emateko. Aurreko urteekin alderatuz eskaintza desberdina egin nahi izan dizuegu eta aniztasuna eskaini, horregatik, gure baloreekin leialak izatea ahalbidetzen diguten bestelako produktuekin ere osatu dugu Oparien Txokoa. Honako produktuen artean aukeratu ahal izango duzue:

    • Amets harrapakariak (Itsaso Aldai)
    • Larruzko belarritakoak (Itsaso Aldai)
    • Serigrafiak (Allende Arnaiz)
    • Grabatuak (Allende Arnaiz)
    • Tapizak (Allende Arnaiz)
    • Argazki artistikoak (Ainara Lasa)
    • Margolanak (Jon Galdos)
    • Esku-pilotak (Eskutik)
    • Itsas-lapurren karta-jokoa (Trikuharri Kultur Elkartea)
    • Motxilak eta poltsak (Karlos Iribar)
    • Artilezko plantilak (Artilea Mundura)
    • Artilezko zapatilak (Artilea Mundura)
    • Sendabelar baratzea liburua (GarbiƱe Larrea)
    • Ilargiaren egutegia (Argia eta Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba)
    • Hiku Miku Ziriku ipuina (Trapujale Inauteri Taldea)
    • Bideak dokumental, bertso musikatu eta ipuina (Aritz Ganboa)
    • Altzairuzko botila termikoak (Bizi Slow)
    • Sojazko kandelak (Bizi Slow)
    • Arbeltxo berrerabilgarriak (Bizi Slow)
    • Altzairuzko lastoa (Bizi Slow)
    • Hortzetako pasta solidoa (Bizi Slow)
    • Aurpegia garbitzeko kotoizko toailatxoak (Bizi Slow)
    • Kortxo eta banbuzko boligrafoak (Bizi Slow)
    • Hamaiketakoetarako poltsa berrerabilgarriak (Bizi Slow)

    Datorren astean azken gauzak jasoko ditugun arren, dagoeneko ongi hornitua dugu.

    Alternatiben Oi(H)artzunean ezagutu genituen herriko artisau eta sortzaileen lanak eta Laboreko txokoa eskaini diegu. Gogo onez erantzun digute guztiek eta zuentzat prezioak eskuragarriagoak izan daitezen normalean aplikatzen diegun marjina baino apalagoa erantsi diegu.

    Gure Oparien Txokoan beraz, herriko sortzaile eta artisauen lanak zein zero zabor filosofiarekin sortutakoak topatuko dituzue. Baliatu aukera!!