Aiako Paorra baserriko ahabi ekologikoak ere aukeran dituzue gurean gaurtik aurrera. Uzta txikia dutenez, haien denboraldiak iraupen laburra izaten du beraz, aprobetxatu aukera Irati eta Aitor Goikoetxea anai-arrebek mimoz ekoitzitako fruta bikain hau dastatzeko.
Badakizue goiz pasak antolatzen dituztela familian ahabiak bildu eta baserriko abereak ezagutzeko? Uda honetarako plan bikaina izan daiteke etxeko txikienei baserri mundua ezagutarazteko.
Haien proiektua gehiago ezagutzeko ez galdu Euskadi Irratiko Amarauna saioan egin zieten elkarrizketa:



