Balentzian Carmenek ekoitzitako aurreneko angurri ekologikoak jaso ditugu gaurkoan. Orain arte bere laranja, mandarina eta limoiak eskuratzen genituen eta aurten angurriekin proba bat egin dute eta itzelak atera zaizkie, sekulako zaporea dute!!
Bi motatakoak bidali dizkigute: batetik, azal marraduna eta haziak dituztenak eta, bestetik, azal beltza hazirik gabeak. Ea zer iruditzen zaizkizuen.






