facebook instagram youtube
  • Fruitu lehorren krema berriak

    Lleidako lurretan Ribes familiak hamarkada luzeetan zehar landutako almendraondoen fruitu ekologikoak aspalditik eskaintzen dizkizuegu Laboren baita hurrak ere. Harreman estua dugu haiekin eta duela denboratxo bat bisitan izan genituen. Semeak gurasoen erreleboa hartzen ari direla kontatu ziguten eta belaunaldi berriek aire freskoa dakartenez, almendrekin eginiko kremak ekoizten hasi dira. Bi dituzue momentuz aukeran almendra gordin zurituarekin egina batetik, eta, azaldun almendra txigortuarekin egina bestetik.

    Oso zaporetsuak iruditu zaizkigu!! Gure egunerokoan fruitu lehorrak jateko formatu erakargarria da, ogi txigortuan, jogurtean zein olo maluta eta edari begetalen nahasketari gehitzeko aproposa!