facebook instagram youtube
  • Lavandulako ile maskarilla

    Aspaldian faltan genuen Lavandularen eskuko krema eta gaurkoan jaso dugu azken uzta, itxuraldatuta dator ontzi berrituan eta usain zoragarriarekin.

    Bestetik, zuek eskatuta ileko maskarilla ere ekarri dugu. Lehengai natural eta organikoekin egina dago gure eta planetaren osasuna zainduz. Lavandulako lagunen produktu honek nazioarteko 2 sari jaso ditu Organics Clean Awards sarietan.

    Silikona ez-biodegradagarrien eta petrolioaren deribatuen ohiko maskarillen aldean, Lavandulakoen ileko maskarilla ekologikoak alternatiba kontziente eta garbia eskaintzen du. Honakoak lirateke onurak:

    • Ilea nabarmenki indartzen du
    • Orraztean ilea haustea murrizten du
    • Tiroirik gabe askatzen ditu korapiloak
    • Distira eta mugimendu naturala ematen ditu, akabera leun eta argitsua emanez, ilea laztu edo zikindu gabe.

    Informazio gehiagorako ikus https://lavandulacosmetica.com/producto/mascarilla-capilar-natural-con-aceite-de-coco/