Entsaladei ukitu gazia emateko feta gazta ekologikoa ere aukeran izango duzue hemendik aurrera gurean.
Feta gazta Greziako jatorri babestuko (JDB) produktu ospetsua da, batez ere ardi eta ahuntz esnearekin gatzunean ontzen dena. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Zaporea eta usaina: Gazia, garratza eta ukitu zitrikoekin. Usain bizia eta garbia du.
- Testura: Trinkoa, baina aldi berean hauskorra eta krematsua. Ez du azalik izaten, eta zulo txikiak izan ditzake barruan.
- Nutrizioa: Proteina ugari ditu, kaltzio asko, eta gantz-edukia % 20 ingurukoa izan ohi da (gantz aseak dituena). Karbohidratoak, berriz, ia ez ditu.
- Osagaiak eta jatorria: Greziako jatorria dutenak % 70 ardi-esnea eta gehienez % 30 ahuntz-esnea izan behar du.



