facebook instagram youtube
  • Euskara ikasleei Labore Oarso herri-proiektu zabalaren aurkezpena

    Ze poza AEKko kideen bisita jaso eta euskara ikasten horrenbeste pertsona eta horrelako aniztasuna dagoela ikustea. Milesker egiten duzuen lanarengatik!!

    Bisitan etorritakoei Labore Oarso proiektua azaldu genien bere osotasunean. Batzuk dagoeneko bazkide izan arren, ordura arte oharkabean pasatako gauza berriak ezagutu zituzten eta askorentzat ezezaguna izanik, herri-proiektu ilusionagarria deskubritu zuten. Bisitaren ondoren, batzuk gure komunitatera batu dira, pentsa!

    Azalpen teorikoen ondoren, Dendan zehar ibili ginen esandakoak nola lurreratzen diren ikusiz eta bisita borobiltzeko bertako eta garaian garaiko ekoizle txikien mozkinekin osatutako mokadua dastatzeko aukera eskaini genien.

    Nahi duzuenerako irekiak dituzue gure ateak!!