facebook instagram youtube
  • Elikadura eta lurraren etorkizuna hitzaldi mamitsua

    Apirilaren amaieran Jakoba Errekondo izan genuen gurean Elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruko harremana aztertzen. Liburu ireki baten modukoa da Jakoba, gustora egon ginen bera aditzen, aho-bilorik gabe jardun zen. Badakizu orohar familiok elikadurara gure aurrekontuaren %17a bideratzen dugula soilik eta gaur egun dugun kontsumo ereduari eusteko 3 Euskal Herri beharko genituzkeela? Eta aldi berean erietxeak jendez gainezka ditugu. Ea noiz ohartzen garen prebentzioari begira elikadurak duen garrantziaz. Kontsumitu bertakoa eta garaian garaikoa eta hausnartu zure kontsumo ohiturei!!

    Oiartzun Irratian maiatzeko Manitzen saioaren atala osatzeko Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista gonbidatu dugu Elikadura eta lurraren etorkizunaz solastatzeko, ea guk zer egin ote dezakegun. Asko ikasten dugu beti gertuko elkarrizketa hauetan, ez galdu! Hitzaldira bertaratzerik izan ez zenutenoi Oiartzun Irratian egin genion elkarrizketa entzutera animatzen zaituztegu, ez dadila haria eten: