Laboren eskuragai
- Kuiatxoa
- Hegaluzea
- Tomatea
- Oliba olio birjina extra
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Labea berotzen jarri.
Kuiatxoa garbitu eta luzera 8-10 xerra fin-fin moztu. Zartagi batean sueztitu.
Kuiatxo soberakinak xehe-xehe moztu eta beste zartagin batean sueztitu baita. Tomatea zuritu, dadotan moztu; hegaluzea sikatu eta tomate saltsa erdiarekin batera kuiatxo soberakinekin sueztitu.
Kuiatxo xerrak sueztituta daudenean, sutik erretiratu eta 10 minutuz hozten utzi. Ondoren, X forman jarri, erdian hegaluze, tomate eta tomate saltsa nahasia jarri, eta X itxi “kubo” forma emanez.
Gainontzeko kuiatxo xerrekin berdina errepikatu.
Labean sartu daitekeen ontzi batean kuaitxo brikak jarri, gainetik falta den tomatea gehitu eta 15-10 minutuz laberatu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Kuiatxo garaia hasteko hilabete pare bat falta bada ere, hauek jasotzeko irrikitan gaude! Hau dela eta, aurreratu gara, errezeta gustagarri hau proposatuz!