facebook instagram youtube
  • Maiatzeko entsalada

    Laboren eskuragai

    • Letxuga
    • Endibia
    • Azenarioa
    • Tipula
    • Marrubia
    • Erremolatxa
    • Kuia haziak
    • Hegaluzea
    • Zainzuria

    OSAGAIAK

    • Letxuga bat
    • Endibia pare bat
    • Aurretik egositako erremolatxa bat
    • Azenario bat
    • Marrubi eskukada bat
    • Tipul erdi bat
    • Aurretik egositako zainzuri eskukada bat
    • Lata bat hegaluze kontserban
    • Eskukada bat kuia hazi

    PRESTAKETA

    Letxuga eta endibiak izango dira entsalda honen oinarria, eta hauek garbitzen hasiko gara: kanpokaldeko edota ondatutako hostoak kendu, ur hotzetan eta ozpinean garbitu.

    Ondo sikatu hozkailuan gorde, freskura mantendu dezan.

    Ondotik erremolatxa xehe-xehe moztu, berdina egin azenario zurituarekin eta nahasi itzazu.

    Plater zabal batean letxuga jarri, bazterretan endibia hostoak erremolatxa eta azenario nahaskinarekin bete.

    Erdigunean zainzuriak, fin moztutako tipula eta laurdenetan mozturiko marrubiak jarri.

    Kuia haziak gehitu gainetik, eta azkenik hegaluzea platerrean zehar ondo banatuta.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Udaberria lehertu da gurean, eta dagoeneko bete betean sartuta gaude. Mendiak berde, landare gehienak loratuta, beroa nabaritzen hasi da, argi ordu dezente…

    Garai polit honek gainera produktu oso goxoak eskaintzen dizkigunez, hauekin entsalada oso bat egitea primerako ideia da!