facebook instagram youtube
  • 2023ko Batzar Orokorra

    Datorren martxoaren 24an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian egingo dugun Labore Oarsoren 2023ko Batzar Orokorrera gonbidatu nahi zaitugu.

    Bertan, egungo krisiaren aurrean Labore nola dagoen azalduko dugu eta hemendik aurrerako urratsak erabakiko ditugu guztion artean. Bertara gonbidatu nahi zaitugu kontu garrantzitsuak baititugu zurekin partekatzeko eta Labore proiektua eraikitzen jarraitzeko behar zaitugulako!! Izan parte, parte hartu.

    Gorde data agendan eta zatoz!!