Martxoaren amaieran Laborezainon urteko Batzar Orokorra izan genuen. Bertan, 2024ko mugarriez gain, egungo egoera ekonomikoa eta aurtengo lan-ildo eta ekimen garrantzitsuenak partekatu genizkizuen, tartean Oarsoaldean euskoa inplantatzeko asmoen berri ere eman zigun Luix Intxauspek. Urteetako sukalde lana ari da emaitzak ematen (Oiartzunen Elikadura-Mahaia martxan jarri dugu, haragi-zirkuitu propioa antolatzen ari gara,…) eta ilusioz beteta gaude aurrera begira iƱurri lanean jarraitzeko. Buletinean emango dizkizuegu hitz egindakoaren xehetasunak.
Interes publikoko herri proiektua garen aldetik, burujabetzaren eta bestelako mundu baten alde konplizitateak eraikitzen jarraitzekeko eskua luzatua dugu. Zortedunak gara oarsoaldearrok horrelako tresna indartsu eta eraldatzailea herritarron esku izateagatik.
