Zorionez Mendi berriro hasi da txorixo beganoak ekoizten, Getxo aldean. Luzaroan zain egon ostean berriro dastatu ahal izango ditugu. Haragiaren kalitatezko alternatiba dugu. Ekoizle txikiei babesa emateko modua da haien produktuak eskuratu eta zuzenean saltzeko aukera ematea, beti ere prezio justua ordainduz trukean.