facebook instagram youtube
  • Oihana Kortazar eta Zigor Iturrietarekin Txoriene Laboren

    Ez dugu alferrik esaten Oiartzunen beti badela zerbait… Larunbatean amaituko ziren Burujabetza jardunaldiak eta Kirol astearen txanda da jarraian. Egitaraua joan den astean jakinarazi genuen, publiko guztiarentzako moduko ekimenez josita dago.

    Laboren bihar, urriaren 24an, suaren bueltan Zigor Iturrieta korrikalari, sukaldari eta telebistako aurkezleak gidatutako saioan Oihana Kortazar mendi-lasterkaria gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Elikadura, mendi lasterketak, amatasuna, errendimendua, entrenamentuak,… izango ditugu hizketagai umoretsua, atsegina eta zinez interesgarria izango den solasaldian.

    Baliatu aukera eta zatoz!!