Eguberrietan sekulako arrakasta izan dute soja naturalezko kandelek, hainbat aromarekin eta eskuz egina. Metxa tratatu gabeko kotoizkoa da, errekuntza garbi baterako. 55 ordu iraun dezakete piztuta. Petrolioaren deribaturik eta produktu kimikorik gabe. Bizi Slow-ko Soniak kontatu digunez, enpresa txiki batean egiten dira, tokiko hornitzaileekin eta ekoizpen-prozesu osoan jasangarritasuna kontuan hartzen duten, gertuko ekonomia bultzatzen dute eta material birziklatuen eta birziklagarrien alde egiten dute.
Kandela hauek ez dute perfumerik osagaietan. Usai desberdinak landareetatik eratorritako esentzia naturalen bidez lortzen dituzte. Ez dituzte olio esentzialak erabiltzen baizik eta landareen esentzia diluituak gehitzen dituzte. Osagaiak sojazko argizaria, esentzia naturalak eta metxa egiteko kotoi organikoa dira. Ez dute ez parafinarik, ez perfumerik eta ezta ftalatorik ere. %100ean naturalak dira.
Zuen eskariari erantzunez, urte guztian zehar eskainiko dizkizuegu. Ez dute toxikorik, ohikoek baino iraupen luzeagoa dute eta ez dutenez ke beltzik sortzen ez dituzte altzari eta paretak zikintzen.
Gure etxeak goxatzeko aliatu onak dira!!