facebook instagram youtube
  • Prezioak

    LABORE POLTSIKO GUZTIETARAKO

    Laboreren balioetan dago ekoizleen produktu osasuntsuak bazkideentzat eskuragarri jartzea prezio justuan. Ekoizleei lan-baldintza duinak bermatuta eta kontsumitzaileontzat arrazoizkoak izanik. Premisa horretatik abiatuta, honela funtzionatzen dugu:

    • Ahalik eta elikagai gehienak zuzenean ekoizleengandik eskuratzen ahalegintzen gara, bitartekariak saihestuz.
    • Ez dugu ekoizleekin haien prezioa negoziatzen, ez baitugu zalantzan jartzen haien erabakia eta ez ditugu presionatzen haien duintasunaren kaltetan prezioak jaisteko, produktuak ekoizteko eginiko lana norberak baino hobe inork ezin duela balioetsi argi dugu.
    • 0 km-ko elikagaien aldeko hautua egiten dugu, gertutasunaren aldeko apustua eginez, inguruko ekoizleen laboreak eskuratuz eta zuei produktuen aniztasuna eskainiz. Lurraldetasunaren alde egiteko Euskal Herriaren luze-zabaleko produktuekin lan egiten dugu.
    • Produktu agroekologikoak lehenesten ditugu. Ekologikoa eta agroekologikoa izatea ez baita gauza bera. Gaur egun gero eta hedatuago dago ekologismoaren aldeko aldarria baina ekoizpen molde batean eta bestearen atzean dagoena ez da gauza bera.
    • Irabazi asmorik gabeko elkartea gara eta beraz, oso marjina txikia gehitzen diegu produktuen erosketa prezioei. Gainera bertako eta zuzenean eskuratutako produktuen kasuan marjina txikiagoa aplikatzen dugu urrutiagotik edo/eta bitartekari bidez lortzen ditugunetan baino. Beraz, prezio politika sustatu nahi duguna indartzeko tresna gisa erabiltzen dugu.

    Horrela funtzionatuz, gizartean zabalduta dagoenaren oso bestelakoa da errealitatea. Ekologikoki eta osasuntsu jatea merkeagoa baita Laboren.