facebook instagram youtube
  • Agroekologia

    Laboren, produktu taldearen lanari esker, arreta bereziarekin zaintzen dugu produktuen eskaintza. Produktu horiek bertakoak eta ekologikoak izatea lehenesten da.

    Laboreren helburua gure osasuna eta ingurunea zaintzea denez gero, agroekologia saihestu ezin dugun kontzeptua da. Izan ere, bertako produktua izatea ez da nahikoa berme eta, horregatik, arreta berezia jartzen dugu ekoizpen-moldean ere.

    Wikipegiaren arabera, hauxe da agroekologia:

    iz. Agroekologia, nekazaritza-eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena.

    Agroekologiaren nekazaritza-eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar da. Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:

    • Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako
    • Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
    • Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia
    • Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
    • Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
    • Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
    • Gardentasuna
    • Bio eta agro aniztasuna
    • Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.
    • Elikadura buru jabetza

    Euskal Herrian agroekologiaren inguruan egiten den lanaren berri izan nahi baduzu, Argia astekariaren Agroekologia saila eta nekazaritza iraunkorraren alde lanean diharuduen Etxalde mugimenduaren Elikaherria webgunea jarraitzea gomendatzen dizugu. Bertan euskal baserritar txikien ekimenak eta hitzorduak aurkituko dituzu.