facebook instagram youtube
  • Onintza Enbeitaren aurkezpen arrakastatsua

    Zeinen gustora egon ginen Onintza Enbeita entzuten. Feli Madariagaren bizitza aitzakiatzat hartuta gogoeta mamitsuak partekatu zituen gurekin. Feli lan asko egindakoa da baserrian baina ez da nekerik nabari mezu baikorrez jositako bere errelatoan: askea izan da, bere buruarentzat egin du lan, baserriak dena eman die,…

    Gu baserrian lan egiten duen jendea edo baserritarrak baino askoz libreago sentitzen gara, baina hipoteka bati lotuta gaude, derrigorrez egin behar dugu lan zortzi ordu… Bizitza guztiak dira lotuak ustez, berdin da zertan egiten duzun lan. Egia da ederra dela ikustea nola Felik bere bizitza lotu horri ikusten dion askatasun bat. Zer askatasun ikusten dio? Aire zabalean lan egin dezakeela, ez duela lau hormaren barruan egon behar eta ez dela inorentzat lanean ari.

    Kristoren erromantizismoarekin hitz egiten da baserriaz, baina baserriek eduki dute B aldea: zaintza lan oso lotuak, esker onik gabekoak eta askotan tratu onik gabekoak. Hori hemen gertatu da atzo arte.

    Badago belaunaldi oso bat ez zaiona onartu deus eta “Bizitza baten txatalak” liburuan denok ikusten dugu maite dugun norbait islatua, izan amona, berramona, azokako barazki saltzaile kuttuna,…

    Garai batean ohituak geunden ondo jatera, lantegietako langileek baino jornal hobea ateratzen zen baserritik, tranpa egin diete nekazari eta abeltzainei autosufizientziatik diru-laguntzen menpeko izatera pasa baitira.

    Hona hemen sinpletasunaren aldeko aldarria, egunerokoan une eta gauza txikietaz gozatzeko gonbita.

    Altxorra jarri dute gure eskura. Milesker Feli zure eskuzabaltasunagatik eta zuri Onintza, Feliren bizitzaren lekukotza gu guztioi transmititzeagatik!!