Joan den urriaren 18an Oiartzun Burujabe Herritar sarearen egituraketa batzarra izan genuen. Goizean Oiartzun Burujaberen aterkipean sektoreka lantzen ari garen proiektuen berri eman eta datorren urtera begirako lehentasunak finkatzen hasi ginen. Egun pasa polita egin genuen.
Datozen egunetan berriz, Oiartzun Burujabeko bigarren batzar sektorialak egingo ditugu. URRIAK 30ean berriz, elikaduraren txanda izan zen, arratsaldeko 19:00etan ARIZMENDIENEAN elkartu baikinen ELIKADURA-MAHAI SEKTORIALAREN bigarren BATZARRA egiteko.
Helburua herritarrek eta herriko eragileek erabaki garrantzitsuetan hitza eta boterea izatea da, bai egunerokoan eta baita epe luzeko norabide estrategikoetan ere.
Horretarako, batzarrean 2026ko ekintza planaren inguruan hitz egin eta aurrekontuak azaldu ziren, amaieran hauek bozkatuz.
Bakotxak urraturik beria, denon artian guria!











