Badakizu neibost zein proiektu den? Oiartzungo gazteek sortutakoa da eta ez da marka bat, identitate bat baizik. Norberak nahi duena egitea, nahi duena sentitzea eta nahi duen moduan bizitzea aldarrikatzen dute. Sortu dituzten kamiseta, sudadera eta poltsen salmentatik ateratzen duten diruarekin egunero-egunero borrokan diarduten ekimen eta talde ezberdinei laguntzeko baliatzeko asmoa dute, une honetan Izan Iñurriko iñurrientzat da.
Izan Iñurri ezagutzen ez duzuenontzat, minbizia duten paziente/gaixoei, haien familiei eta minbiziaren errealitate gogorra jasan behar duen edonori laguntzen dien familia handi bat da. Horretarako, laguntza profesionala (eta pertsonala), prestakuntza eta sustapen lana egiten dute.
neibost sormena erabiliz ere borrokatu daitekeela frogatzeko sortu duten identitatea da.
Aurten Laboreko Oparien Txokoan aurkitu ahal izango dituzu haien sorkuntzak: haur zein helduentzako neibost kamisetak, joder txori bat kamisetak eta neibost sudaderak. Kotoi organikoarekin eginak daude eta kolore desberdinak dituzue aukeran.
Aurtengo Eguberrietan ere oparitu irizpideekin!!








