facebook instagram youtube
  • Neguko xarabea Garbiñe Larrearekin

    Sendabelarrekin etxean neguko xarabea nola prestatu azaltzeko saio teoriko-praktikoa
    egiteko Garbiñe Larrea aditua etorriko zaigu Laborera azaroaren 28an. Duela urte batzuk
    sendabelarren inguruko herri-jakinduria partekatu eta transmititzeko saioak
    egin genituen eta Oiartzungo jende andanak parte hartu zuen. Azkenaldian
    Garbiñe xarabea prestatzearen inguruko saioak egiten dabil eta ikusita nolako
    interesa pizten duen herrian, ez dugu aukera galdu nahi.

    Saioa 18:00etan hasiko da eta 1,5h-ko iraupena izatea aurreikusten dugu. Goiko hitzaldi gelan izango da Garbiñek bere sukalde propioa ekartzen baitu bere elaborazioak egiteko. Saioa doakoa izango da baina aforoa mugatua denez, bazkideok izango dugu lehentasuna. Hitzordura bertaratzekoak bazarete, aldez aurretik jakinaraztea eskertuko genizueke antolaketa errazteko.

    Garbiñeri entzutea beti izaten da plazerra eta zuetako askok asko estimatzen duzuela jakinda, ahalegina egiten dugu urtero Laborera ekarrarazteko. Gainera udazkenero uzta berria izaten duenez, beti badu aitzakia dakiena gurekin partekatzera etortzeko. Baliatu aukera eta zatoz!! Bertan ikusiko dugu elkar!!