facebook instagram youtube
  • Mugaz-gaindiko jardunaldiak

    MUGA JAN EDO ELIKATU? ELIKADURA MUGALDEAN, BERTAKOA URRUNEKOA DENEAN

    Datorren urriaren 16 eta 17an Mugalur proiektuaren baitan mugaz-gaindiko jardunaldiak antolatu dituzte Elena CASIRIAIN (Laboratoire LISST – Université Toulouse Jean Jaurès / GAIT ikerketa taldea – Euskal Herriko Unibertsitatea ) antropologian doktoregai eta Margot RIEM (CDRE – Bayonne, UPPA) zuzenbidean doktoregaiak. Lehenengo saioa Baionan egingo da eta bigarren aldiz, Donostian.

    Donostiako hitzordurako gonbita jaso dugu. Eguneko aurreneko hitzaldia Mirene Beristainek emango du “Mugaz gaindiko agroekologia: elikadura burujabetza eraikitzen” gaiaren inguruan. Badakizue Mirene Beristain Ekonomian Doktorea dela eta baita urtero elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren emakumean omentzeko banatzen dugun Amalur Sariduna ere. Mireneren hitzartzearen ondoren, mahai-ingurua izango da “!Lur hilak gosea dakar: elikadura zaintzeaz” gaia hizpide hartuta. Bertan lehenik, Xabier Itçainak “Lanetik kontsumora, eta bertzaldera: gizarte ekonomiaren politizazioaren bilakaeraz” hitz egingo du eta jarraian, Labore Oarsoko kudeatzailea Laboreren esperientziaren inguruan ariko da, elikadura burujabearen antolaketaz, lurraldetasunaz eta elikadura beharrei erantzuteko estatuen arteko mugaren inplikazioez. Hamaiketakoaren ostean, goiza borobiltzeko, beste mahai-inguru baten txanda izango da: “Lurrari bizia zor: lurraldea eta elikadura solasean”.

    Urriaren 17ko egitaraua duzue jarraian:

    Jardunaldia 3 eletan izango da berehalako itzulpen zerbitzuarekin kontatuz. Ekitaldia publiko zabalari irekia dago, doakoa da eta bideokoferentzia bidez distantzian segitzeko aukera ere badago. Informazio guztia, egitaraua eta izen-ematea lotura honetan egin dezakezue: https://iparralde2040.org/?Imugaelikadura