Urriaren 17an EHUn izan ginen Elikaduraren inguruko mugaz gaindiko jardunaldietan parte hartzen. Oso goiz mamitsua izan zen eta bertan erpin ugaritatik aztertu genuen elikadura-burujabetzaren gaia: antropologikoki, zuzenbide eta zientzia politikoen ikuspegitik, kontsumoa, ekoizpena, lurralde garapena, trantsizioa, lingüistikoki,…
Gaia lantzeko hainbat hitzartze entzuteko aukera egon zen: Mugaz gaindiko agroekologia-elikadura burujabetza eraikitzen, Lanetik kontsumora-gizarte ekonomiaren politizazioa, Kontsumo kultura berria sortzen, Elikadura 2040an, Hurbil edo urrun? Mugaldeko elikadura berriz pentsatu, Elikadura, lurraren mintzaira?
EHKolektiboaren, Labore Oarsoren, Tokiko monetaren eta Errigoraren esperientzia eta ekonomia errealean duten inpaktua ezagutzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.
Milesker gonbidapenarengatik! Gure hondar aletxoa jartzeaz gain, oso aberasgarria izan baitzen jardunaldia guretzat.
















