facebook instagram youtube
  • Malen Osa eta Zigor Iturrietarekin saio arrakastatsua

    Zeinen gustora egon ginen urriaren hondarrean Zigor Iturrieta eta Malen Osaren arteko elkarrizketa aditzen. Entrenamenduak, elikadura, presioaren kudeaketa, hilerokoa, kirol-ibilbidea, Salomon, eskia, mendia, lagunak, ametsak, erronkak, lasterketa kuttunak,… izan zituzten izpide ordu eta erdiko saioan. Gai interesgarri ugari aipatu zituzten barrita energetiko, gel eta opiltxoak sukaldatu bitartean. Milesker Malen eta Zigor gure gonbidapena onartu eta zuen bizipenak partekatzera etortzeagatik!! Eta eskerrik asko gerturatu zinetenoi, zuek ematen baitiguzue kanpo jarduerak antolatzen jarraitzeko indarra.