Labore Oarso denda bat baino askoz gehiago den arren, denda ere bada, eta egiari zor, denda gure helburu estrategikoak lortzeko oso tresna garrantzitsu da. Oraingo honetan, gure lan-taldeko kide izango den DENDARI baten bila gabiltza. Bilatzen ari garen pertsonan bereziki baloratuko diren ezaugarriak honakoak dira: proiektuan sinestea, lanerako gogoa eta ekimena, malgutasuna eta antzeko lanetan aurretik eskarmentua izatea.
Une hauetan langileok gure antolaketa birpentsatzen ari gara, dendariek ahalik eta modu errotatiboenean lan egin dezaten. Denok denekin kointziditu dezagun, lan desberdinak egiteko gai izan gaitezen eta lan gogorrenak gure artean hobeto banatu ditzagun. Hori dela eta, goiz eta/edo arratsaldetan lan egiteko malgutasuna duen pertsona dugu buruan, txanda errotatiboak baititugu buruan.
Atxekita bidaltzen dizuegu lan-eskaintza, oinarriak jakin ditzazuen. Zuen inguruan ere zabaldu nahi izanez gero, aurrera!
Bilatzen dugun perfila baduzu eta gurekin lan egitea gustatuko balitzaizuke, bidali zure curriculuma.
Labore Oarso barrutik bizitzea merezi duen proiektua da, animatu!!!