facebook instagram youtube
  • Zaindu maite duzun hori

    Laboren erronka berriak ditugu. Jakin nahi duzu zertan gabiltzan? Hasi berri dugun urterako finkatuta ditugun helburuak erdiesteko zuen inplikazioa behar dugu. Egin beharrekotan denetik dago: gauza puntualak zein iraunkorragoak. Badakizue urte guztian zehar abian ditugun azpi-batzordeetan parte hartzeko aukera duzuela baina horretaz gain, aurtengo helburu konkretuetarako zuen laguntza eskatu nahi dugu, gure proiektua elikatzen jarraitu eta komunitatea indartu dezagun.

    Bilera datorren otsailaren 14an egingo dugu Oiartzungo Bibliotekan eta ordubeteko iraupena izango du. Bertan azalduko dizkizuegu aurtengo asmoak eta horiek burutzeko ditugun behar konkretuak. Ziur gaude guztiok aurkitu ahal izango dugula gure formakuntza, interes eta gustuen arabera Laboreri ekarpena egiteko modua. Zatoz otsailaren 14ko bilerara eta bertan adostuko dugu zer-nola egin genezakeen. Ordu beteko bilera irekia izango da, ideiak eztabaidatu eta guztion parte hartzea bideratzeko.