Datorren MAIATZAREN 6rako LABORE EGUNA antolatzen ari gara, zuek guztiokin ospatu nahi dugulako gure seigarren urteurrena. Hitzordua ekoizleekiko zubiak eraikitzeko eta gure arteko harremanak sendotu eta harreman berriak josteko baliatuko dugu. Ekoizleen eskutik dastaketak eta aurkezpenak izango ditugu. Bazkaria Irungo Larrea Janariak-en eskuratuko dugu, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektua da eta gure ekoizle ugariren lehengaiak erabiltzen dituzte sukaldean.
Bazkarirako txartelak dagoeneko Dendan bertan salgai ditugu eta maiatzaren 2ko eguerdira arte erosi ahal izango dituzue. Hiru menuren artean aukeratu ahal izango duzue: menu arrunta, menu beganoa eta haur-menua.
MENU ARRUNTA (16€)
– Zerbak fruitu lehor saltsan
– Lumagorri oilasko hegalak tipula potxatua patata purearekin.
– Brownie beganoa
MENU BEGANOA (16€)
– Zerbak fruitu lehor saltsan
– Ajoarriero beganoa
– Brownie beganoa
HAU MENUA (8€)
– Oihanalde txahal albondigak tomate saltsan pastarekin
– Arroz-esnea
Eguraldia lagun badugu, bazkaria Laboreko aparkalekuan bertan egingo dugu eta txarra egingo balu, berriz, Ugaldetxoko Auzo Elkartean.
Soberakinak saihestu eta antolamendua errazte aldera, bazkariko txartelak aurrez erostea eskatuko dizuegu, horretarako ohiko ordainketa moduak izango dituzue aukeran (txartelarekin edo kontutik).
Animatu eta zatoz bakarrik, lagunekin zein familian egunpasa ederra egitera!!