Laboren zaintza bere zentzu zabalean ulertzen dugu: komunitateko kideon osasuna, langileak, ekoizleak, bazkideak eta ingurumenaren zaintza aldarrikatzen dugu. Bizitza erdigunean jartzen dugu, harreman gizatiarrak eta errespetuzkoak josten ditugu eta giza-neurrira eginiko proiektuak sustengatzen ditugu.
Komunitatea bere kide guztien zaintzaz arduratzen da. Gure kideen artean elikadura osasungarria izateko eskubidea bermatuta egotea da asmoa. Hau da, familia bat ez dadila erosketa Laboren egin gabe geratu, edo erosketaren zati bat soilik eginda, arrazoi ekonomikoengatik. Horretarako, elkar laguntzeko sistema berritzaileak sortu eta abian jarriko ditugu, Italiako kafe eskegiaren edo Frantziako “baguetteak attente”-en parekoak.

Elkartasun Txokoa
Elikaren aldeko kamisetak
Elikaren kamiseta berriak ditugu salgai. Kolore desberdinak dituzue aukeran. Bildutako dirua Elikako kideek traktorearentzat apero berria erosteko baliatuko dute. Tresna horrek baratzeko lan batzuk mekanizatu eta lan batzuk arintzea (belar txarrak kendu, lurra irauli, etab.) ahalbidetuko die. Nekazariek inbertsioetarako laguntza behar izaten dute eta momentuz dagoeneko bitan antolatu duten Apero festaz gain, kamiseten salmenta ere…
Palestinako espeziak
Ekialde Hurbilean ezinbestekoa den espezie nahasketa eskuratu berri diegu Palestinako laborariei bidezko merkataritzaren bidez. Za’atarra Ekialde Hurbileko espezien nahasketa bat da, batez ere sumaka, ezkai lehorra/hisopo/oreganoa eta sesamo txigortua konbinatzen dituena, normalean gatz pixka batekin. Zapore lurtsua, belarkara eta zitrikoa ematen du, eta ezin hobea da enkurtidoak etxean egiteko, entsaladetarako, oliba-olioarekin egindako ogietarako eta haragietarako.…
Liburuen truke txokoa
Guk eguneroko irakurketarekin gozatzea maite dugun arren, apirilaren 23an Liburuaren Eguna izaki, aitzakia baliatu nahi izan genuen Laboreko goiko solairuan zuentzat atonduta dugun Paperezko Ametsen Txokoaz oroitarazteko. Bertan liburuei 2., 3. edo 4. bizitza bat ematen diegu musutruk. Liburuek etxe batetik bestera hegan egin eta guk haiekin iraganera, urruneko lurretara zein geure barne mundura bidaiatu…
Ikasbidairako diru bilketa irizpideekin
Aurten estreinekoz Haurtzaro Ikastolako DBH4ko ikasleek haien ikasbidaia finantzatzeko bertako ekoizleen kalitate bikaineko produktu sortak saldu dituzte. Eguneroko ekintzekin komunitatea hezi baitaiteke eta kontsumo kultura berri bat sustatu gertuko ekonomian eraginez. Ekoizleen kostu prezioan eskaini dizkiegu produktuak gure ohiko marjinari muzin eginez, jakitun baikara ekimen hau dirua biltzeko egiten dela eta guk, irabazi asmorik gabe,…
Nazioarteko landa inguruko emakumeekin trukaketak
Martxoaren bukaeran El Salvadorreko landa eremuko emakumeekin elkartrukea izan genuen. “El Paisnal eta Aguilares eskualdeko, San Salvador iparraldeko barrutietako, nekazal eremuko emakume ahaldundu eta antolatuek klima aldaketarekiko erresilientea den ekoizpen, kontsumo eta komertzializazio eredu osasuntsu baten bidez elikadura burujabetza” proiektuaren esparruan gauzatu dugu. Bertan, TAU fundazioaren laguntzarekin Cordes erakundearen bitartez, emakumeak ahalduntzeko ekimen interesgarriak dituzte…
Palestinarren datilak berriro ere salgai
Berriro ere eskuragarri ditugu Palestinaren Zisjordaniako lurretan ekoitzitako Medjoul barietateko datil ekologikoak. Desjabetze eta erailketa guztiei aurre egin eta esportazioei Israelek jarritako zangotrabatze guztiak gainditzeko palestinar laborariak nekaezin eta tinko dihardute lanean. Bidezko merkataritzaren bidez eskuratzen ditugu eta desjabetutako lurretako ekoizpena ez den bermearekin. 2014az geroztik, IDEAS elkartean etengabeko laguntza ematen diete Palestinako komunitate ekoizleei,…
Sahararen aldeko elikagai bilketa
Urtarrileko 2. hamabostaldian zehar Sahararako elikagai bilketa egiten ariko gara. Otsailean kanpalekuetara abiatuko den karabana solidarioan gure elkartasun haizea ere eraman dezaten. Badakizue sahararrak zein baldintza gogorretan bizi diren eta errefuxiatuen kanpalekuetan bizirauteko ezinbestekoa dute gure laguntza. Ontziratutako arroz, pasta, lekale, arrain kontserba eta azukreaz gain, konpresak ere bidaltzeko aukera dugu. Pisura saltzen ditugun elikagaiak…
Neibost jantziak
Badakizu neibost zein proiektu den? Oiartzungo gazteek sortutakoa da eta ez da marka bat, identitate bat baizik. Norberak nahi duena egitea, nahi duena sentitzea eta nahi duen moduan bizitzea aldarrikatzen dute. Sortu dituzten kamiseta, sudadera eta poltsen salmentatik ateratzen duten diruarekin egunero-egunero borrokan diarduten ekimen eta talde ezberdinei laguntzeko baliatzeko asmoa dute, une honetan Izan…
Elkartasun ufada Nepalera
Aurten ere Hondarribiko Nepaldala GKEaren egutegi solidarioa eskuratu ahal izango duzu Laboren. Nepalgo “far west”-eko neskatilek hezkuntzarako eskubidea izan dezaten lanean ari dira. 2026ko egutegiko argazkiak Nepalgo argazkilari profesional batenak dira eta aurreratzen dizuegu zoragarriak direla!! Eskuratu zurea!!
Sustengatu dezagun Seaska
Seaskako egutegiak ere dagoeneko eskuragai dituzue!! Egutegien eskaintza zabala dugu baina guztiak dira euren txikitasunean esanahiez beteriko proiektuak.
Egutegi solidarioak Sahararen alde
Eguberriotan ere, urtero legez, Sahararen aldeko 2026ko egutegia eskuratu ahal izango duzue gurean.
Seaskaren aldeko txokolatezko egutegiak
Nabari da piskanaka urte amaierara ere gerturatzen ari garela eta, urtero moduan, Hendaiako Ikastolaren aldeko txokolatezko egutegiak ere ekarri dizkigu Aritzek. Arrakasta handia izaten dute zuen artean. Eskudirutan ordaindu behar dituzuela kontutan izan. Aurten estreinekoz, hedapen handiagoa izateko helburuarekin, online salmenta aktibatu dute: www.payasso.fr/gureikastola/txokolatezkoegutegiak webgunean eska dezakezue eta Labore Oarson jasotzea hautatu. Azaroaren 20 eta…














