facebook instagram youtube
  • Kirol-astea 2025

    Urtero bezala, aurten ere Oiartzungo Kirol-Astearen baitan, kirol-elikaduraren inguruko saioa antolatu dugu urriaren 28rako. 18:00etan bilduko gara suaren bueltan Zigor Iturrieta korrikalari, sukaldari eta telebistako aurkezleak gidatutako saioan Malen Osa Ansa mendi-lasterkari gaztea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Elikadura, lasterketen prestaketa, zaintza, bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko oreka, erronkak, ametsak,… Malen Salomon taldeko goi-mailako korrikalaria izateaz gain, pasioz bizi den pertsona da. Sortzez OƱatiarra den arren, badu Oiartzunekin lotura, familia eta gertuko lagunak baititu gure artean. Solasaldia umoretsua, atsegina eta interesgarria izango da bai kirolari arruntontzat eta baita lehian zabiltzatenontzat ere, publiko zabalarentzat pentsatuta daude egiten dizkizuegun proposamenak beraz, animatu eta zatoz!!