facebook instagram youtube
  • Hitz egin dezagun uraz

    Ekainean ikasturtea borobiltzeko bi ekimen antolatu genituen Laboretik. Horietako bat, uraren ingurukoa izan zen, osasunaz ari garela ezin baitiogu izkin egin edaten dugun uraren kalitateari.

    Gaur egungo ura ez da lehen ezagutzen genuen ura, ingurumenaren kutsadurak eta edangarria izan dadin gehitzen dizkioten produktuek herdoildutako ura baita, edangarria izatea ez da osasungarria izatearen sinonimoa. Iturriko ur arruntak kaltegarri diren osagai kutsakorrak izan ditzake: fungizidak, botiken arrastoak edo eta hormonak.

    Uraren inguruko solasaldira etortzerik izan ez zenutenontzat, hona hemen Edaten dugun uraren kalitatearen garrantziaren inguruko bideorako lotura. Estefania Martel da hizlaria, psikologo sanitario, psikoterapeuta eta elikaduran eta dietetikan aditua. Hartu tartetxo bat, merezi baitu!

    Laborezainen eskutik jasotako informazioa lehen hazi baten moduan planteatu genuen, kontziente izan gaitezen egoeraz eta bakoitzak bere aldetik norberaren interesaren arabera ikertzen eta erabakiak hartzeko ahalduntzen jarrai dezan.

    Saioa bi zaitan banatu genuen, batetik, uraren inguruan kontutan izan beharreko gako orokorrak azaldu zizkiguten eta bestetik, filtro desberdinek tratatatutako ur desberdinak dastatu ahal izan genituen, proba askorekin txundituta geratu ginen. Parte hartzaileek nahi duzuenontzat esku-orriak utzi zizkiguten, harrerako mahaian dituzue eskuragarri.

    Milesker solasaldiko gonbidatuei beren prestutasunagatik!