Negu betean gauden honetan hotzari aurre egin eta gorputzeko uzkurdurak askatzeko Franek Sakolino proiektua sortu berri du. Liho eta izpiliku haziez betetako kotoizko zaku eta gerrikoak ekarri dizkigu. Oihal desberdinak dituzue aukeran, haiek josteaz Irungo Hazlan ekonomia sozialeko enpresa arduratzen da eta oihalak bete eta bildu, aldiz, Tolosan egiten dute.
Kasakoa (lepoa eta gerrirako pentsatua) optimizatzeko polipropilenozko barne-mintza jarri dute, eta, ondorioz, haren inertzia termikoa nabarmen handitu dute. Elastikoa eta velcroa ere nagusiki poliesterra dira. Zakuak kartxoizko kaxetan bilduta datoez, Hernaniko Cartonajes Orian eginak, eta eranskailuak zein txartelak Irungo Nuevo Jorsa enpresak egiten dizkie.
Produktuek iraupen luzeagoa izan dezaten, urez betetako edalontzi batekin berotzea gomendatzen dute liho-hazia eta barruan dituen izpiliku loreak hidratatzeko.
Franek kontatu digunez, Sakolino proiektuaren atzean bi gipuzkoar daude eta haien ingurune hurbilenean behar sozial bat asetzeko asmoz sortutakoa da. Orain arte produktu mota hau funtsean helburu terapeutikoekin erabili izan da baina energien merkatua nola dagoen ikusita, hazidun poltsak neguko denboraldi honetan merkaturatzea erabaki zuten, bero-iturri osasuntsuagoa eta merkeeagoa gizartearen eskura jartzeko.
Harrera ona izaten ari den produktua da. Baliatu aukera!! Baduzue non aukeratua!!