facebook instagram youtube
  • Hasi gara aurreneko haragi-loteak banatzen

    Jaso ditugu Oiartzungo Haragi-zirkuitu propioko aurreneko proba pilotuko loteak eta abian dugu ere banaketa!!

    Guztira 64 lotetako eskaerak bildu ditugu baina aurreneko urruxatik 19 lote atera ahal izan ditugunez, zuetako asko zuetako tamalez kanpoan geratu zarete, asko sentitzen dugu! Oraingo honetan lotea eskuratzea lortu dutenek maiatza hasieran egingo dugun bigarren kanpainan ezingo dute berriro ere lotea etxeratu, denentzat ez bada iristen behintzat, gure helburua ahalik eta jende gehienak haragi bikain hau dastatzeko aukera izatea baita.

    Pazientzia eskatzen dizuegu, haragi-zirkuitu propioa eraikitzeko lehen urratsak ematen ari baikara. Prueba pilotu honek eskaera neurtzeko eta datozen hilabeteetan abeltzainekin eman beharreko pausuak nondik nora joan beharko diren jakiteko balioko digu, urtean zenbat txekorren ekoizpena beharko genukeen, etab. Zuen erantzunak indarra ematen baitigu aurrera jarraitzeko, argi baitago eskaera badagoela, hemendik aurrera eskaintza ere egon dadin lanean jarraituko dugu.

    Jakin aurreneko deialdi hau bereziki Laboreko bazkideen artean zabaldu dugula beraz, potentzial handia ikusten diogu herriko beste eremuetara ere zabaltzeko. 

    Loterik gabe geratu bazara aurreneko kanpaina honetan, martxoaren 13tik aurrera Dendan eskainiko dizkizuegu loteetara bideratu ez dugun Oiartzungo kalitate ezinhobeko haragi osasuntsua pakete soltetan, eskuratu eta dastatzera animatzen zaitugu, eskaintza oparoa izango dugu: hanburgesak, albondigak, azpizuna, txuletak, entrekotak, gibela, pikadiloa, etab.

    Pozez txoratzen gaude hilabete luzeetako sukalde lana bere fruituak ematen ari delako, ez dakizue nolako itxura duen Oiantzabal baserriko txahal haragiak eta gainera Laboreren erabateko bermearekin ekoitzia izanak harrotasuna ematen digu. Ostiralera arte itxoin beharko dugu oraingo honetan loterik gabe geratu garenok.