facebook instagram youtube
  • Euskal Herriko produktuen erakusleihoa

    Joan den larunbatean Iruñako Baluarte jauregian izan ginen Euskal Herriaren luze zabalean ekoizten diren elikagai osasungarri anitzak aurkezten. Askotan badirudi lau katu garela eta askoren burutan bertako produktuak ere ez dira asko baina bi mahaiez osatutako erakuslehio batean egunerokoan gure dendan salgai ditugun elikagai transformatuen lagina bat antolatzeko lanetan jartzean ohartzen gara nolako oparotasuna dugun, zorionekoak gu!!

    Bertaratutakoekin partekatu genituen gure lan molde eta baloreak baita Labore proiektua azaldu ere. Bakoitzak bere eremutik bultzatu behar baitugu utopia egi bihurtzeko.