facebook instagram youtube
  • Etorkizun bizigarria elkarrekin eraikitzen

    Ekainean ere “Alternativas, construyendo otros futuros posibles” dokumentala proiektatu genuen herrian. Bestelako mundu bat posible dela erakutsi nahian han hemenka inurri lanetik eraikitako ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu komunitarioak: elikadura, zaintza, energia, ekonomia zirkularra, tokiko moneta, garraioa, etxebizitzaren arloko hainbat eta hainbat adibide erreal.

    Denek dituzte komunean bizitza estiloaren aldaketa, kontsumo ohitura berriak, harremantzeko bestelako moldeak, erlazio komunitarioen bidez hiri desberdinak eraikitzea, jabetza lehenetsi beharrean erabilera eskubidearen defentsa, lehiatu beharrean elkarlanean aritu, soziokrazia,… Balore hauetan oinarrituta ekosistema erresilienteagoak eraikiko ditugu, burujabeak eta sistema kapitalistatik at. Oiartzun Burujabetik ere ildo berean ari gara lanean, bada ikuspegi aldaketa nabarmena norbanakotik kolektibotasunera jauzi egitea eguneroko erronkei aurre egiteko, Oiartzunen badugu ohitura horretan baina helburu handinahiagoak lortzeko mugimenduak antolatu eta koordinatzea ezinbestekoa da. Bide horretan konplizitateak ehuntzen jarraituko dugu benetako burujabetzaren bidean beste elkarte, eragile eta norbanakoekin bidea partekatuz.

    Hitzordura bertaratzerik izan ez zenutenok dokumentala online ikusteko aukera duzue orain: alternativasdocumental.info helbidean. Baliatu opor garaia zuen etxekoekin ikusteko!!