Azken buletinean aipatu genizuen moduan, Mugen gainetik GKEarekin “Donostiako eskola-jangelak elikadura burujabetza eredurantz” proiektu kooperatiboa gauzatzen gabiltza azken hilabeteetan zehar. Elkarlanaren azken uztak honakoak izan dira:
“Eskoletako elikadura transformatzen. Donostiako eskola-jangelak elikadura burujabetza eredurantz” gidaren argitalpena
Gaur egun bizi dugun maila guztietako larrialdiak sekula baino beharrezkoagoa egiten du egungo kontsumo eredua iraultzea. Garai hau aprobetxatu beharko genuke patxadaz eta perspektibarekin
hausnartzeko nolako gizartea, ekonomia, erlazioak eraikitzen ari garen eta geure buruari galdetzeko ea hori den benetan nahi duguna.
Haur eta adinekoen elikadura osasuntsua ziurtatzeagatik edota tokiko produktua sustatu eta nekazal sektorea indartzeagatik, geroz eta ozenago entzuten da jantoki komunitarioen eredua aldatzeko aldarrikapena. Arrazoi horiengatik eta errestaurazio kolektiboak eskaintzen dituen aukerengatik (produktu bolumena bereziki), elikadura burujabetzaren bidean landu beharreko gaia da jantoki komunitarioena.
Euskal Herrian sortzen ari diren sukalde autonomoak saretu eta sistema hori errepikatzeko proposamenak jaso eta multzokatzea garrantzitsua izango da, elkarrekin jantoki komunitarioak hornitzeko balizko azpiegitura proiektuak lantzeko eta esperientziak konpartitu eta eredua sustatzeko.
Gidan orain arte egin diren hainbat transformazio prozesu arrakastatsuri buruz hitz egin dugu, tartean Urmendi Haur Eskolarena.
Gida Donostiako eskola guztietara bidali da baina guk ere baditugu hainbat ale Oarsoaldeko eskoletan banatzeko. Beraz, horietako batean lanean ari bazarete edo interesa baduzue gida eskuratzeko jarri gurekin harremanetan.

Irakasle eta hezkutza profesionalentzat galdetegia
Inkesta honen helburua ikastetxeetako profesionalek elikadura burujabetzaren eta eskoletako elikadura ereduaren inguruan duten ikuspuntua jasotzea da. Beraz, hezkuntza-zentroren batean egiten baduzu lan edo egin izan baduzu, galderei erantzuteko tartetxo bat hartzea asko eskertuko genizuke.
Ikasleentzat elikadura-burujabetzaren inguruko jolasa
Ikasleek elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzea helburua duten hainbat eduki sortzen ere bagabiltza, tartean @elemelonsv Tiktok-er euskaldunak proiekturako sortu dituen bideoak eta marrubien inguruko online jolasa. Parte hartzeko hona hemen lotura.